Gure Kreditazio online sistemarekin boluntario gisako esperientziaren bidez bereganatutako gaitasunei balioa emango diezu. Zure gaitasunak ziurtatzen badituzu, zure enplegagarritasun aukerak hobetuko dituzu.
Gure aplikazioaren bidez boluntariotza oinarriez arduratu zaitezke eta baita boluntarioek zure
entitatean bereganatu dituzten gaitasunak ziurtatu ere. Zure laguntza eskuzabala saritu behar da, ez
al duzu uste?
Reconoce boluntarioen jarduera kreditatzen duen online sistema ez ofiziala da. Proiektua 2014. urtean sortu zen, boluntariotzaren bidez bereganatutako gaitasunak eta trebetasunak kontuan hartzea sustatzen duten erakundeen sare nazional bat osatzeko helburuarekin, gazteen enplegagarritasuna hobetzeko.
Sortu zenetik, Reconoce sareak hainbat jarduera ildo abian jarri ditu, gazte boluntarioen jarduerari eta Espainiako enpleguari buruzko Azterketa batetik, gazte boluntarioen profila ezagutzera emateko eta boluntzariotzaren bidez bereganatutako gaitasun nagusiak identifikatzeko, eta baita gazte boluntarioen lan egoera zein den ulertzeko ere.
Sistema honen inguruan Reconoce erakundeen Sarea sortu da, hezkuntza aisialdiko eremuan lan egiten duten eta euren boluntariotza oinarriko esperientzia kreditatu nahi duten erakundeek osatuta.
Bere kanpainen bidez, Reconoce sareak enpresen sektorea kontzientziatu nahi du, langileak biltzeaz arduratzen diren pertsonek euren taldeak osatzeko interesgarriak izan daitezkeen gaitasuna eta trebetasunak ezagutzeko.
Hori guztia, gaitasun profesionalak (PREAR) ofizialki kontuan hartzeko bideari ekin egiteko
helburuarekin.
* Fuente: Informe de Juventud España 2016
** Fuente: La situación del voluntariado juvenil ante el empleo: competencias y empleabilidad. 2013.
*** Fuente: La Acción Voluntaria en 2017, errores y creencias de la población española sobre el voluntariado, Plataforma de Voluntariado de España.
Reconoce Don Bosco Gazteen Zetroetako Konfederazioa buruzagi den proiektu bat da, Didania Federazioarekin eta Espainiako ASDE Scouts-ekin lankidetzan. Horiek guztiek bat egiten dute hezkuntza aisialdiko eremuan lan egiten duten boluntarioen esperientzia aintzat hartzeko, enpresen sareari eta gizarteari oro har sentsibilizatzeko, boluntarioek gain hartutako gaitasunei buruz eta gazteen enplegagarritsuna hobetzeko. Hiru gazte erakundeek Espainia osoan 15.000 boluntario inguru hartzen dituzte barne.
Estudi Creatiu Gómez garatutako web gunea